Alkate berria eta kargu aldaketak
Ostirala, 2010-3-12

Oposizioak aurkeztutako mozioak atzera bota ziren alkatearen kalitatezko bozkarengatik

Jesus Mari Zaballosen lehenengo Udalbatzarra izan zen alkate bezala.

Ana Urchueguiak alkatetza utzi eta Jesus Zaballosek kargua hartzearen ondorioz, batzorde informatiboetako lehendakariak, alkateordeak eta Gobernu-Batzar Lokaleko kideak aldatu dira egun hauetan. Atzo burutu zen Udalbatzarrean aldaketa hauen guztien berri eman zuen Udal-Gobernuak. Beheko koadroan ikusi daitezke aldaketak.
Era berean, PSE-EE-PSOE taldeak batzordeetako kideen aldaketari buruzko azalpena eman zuen.
Honetaz gain, Añarbeko Urak Mankomunitateko Udalaren ordezkari aldaketa bozkatu zen. PSOEren bozkei esker, legealdia bukatu arte Jesus Mª Zaballos eta Martin Moreno dira ordezkariak.
H1, EB, LOHP eta ezker abertzalea abesenitu egin ziren eta EAJak aurka bozkatu zuen. “Inkoherentzia handia iruditzen zaigu San Markoseko Mankomunitateko ordezkari Ricardo Ortega izatea, gobernu akordioa hautsi zenez.”Jesus Zaballos alkateak, Ricardo mantentzea Gobernu taldearen erabakia zela adierazi zuen eta bere lan ongi betetzen duela, gainera.

Aurrekontuak

Honetaz gain, EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa aztertu zen, honetan 2010. urteko aurrekontuak aurkezteko premiazko eskea egiten dio Udalgobernuari eta Aurrekontu batzorde berezia biltzekoa.
EB eta LOHP-k ere aurrekontuaren beharra azpimarratu zuten. LOHP ordezkariaren hitzetan, “Udaleko sailek bestela ezin dute lan egin.”
PSOEk aurka bozkatzeko asmoa aurkeztu zuen. Iñaki Mugika bozeramaileak azaldu zuenez, ez da beharrezkoa aurrekontuak aurkeztea. Gainera, sarrera lokalak mantendu direla eta besteei dagokionez, egun batetik batera kopurua aldatzen doala azpimarratu zuen, “horrela ezin da aurrekontu bat egin.”
Era berean, oposizioari aurrekontu bat egiteko proposamena egin zion eta bestela, zentsura mozioa aurkeztu dezatela.Birritan bozkatu eta bietan zortzinako berdinketa izan zen, PPko zinegotzia ez zelako batzarrean izan eta PSOEk alkatearen kalitate bozkari esker atzera bota zuten mozioa.
Ezker abertzaleko kideek hitza hartu eta adierazi zuten kezka sortu zaiela alkateak Txintxarri aldizkariari eskainitako elkarrizketa irakurri eta gero. “kontu hartzailearekin orain bildu behar bazara 2009ko kontuak aztertzeko, zer egin da aurretik? Ana Urchueguiak ez al du bere lana egin alkatetzan zegoela?”
Alkate berriak kontu hartzaileak 2009ko kontuak ostiralean itxiko dituela aipatu zuen eta horren ondoren, guztia aztertu eta kreditu eta inbertsio planen berri emango duela azaldu zuen. Beraz, kontuak itxi baino lehen lanik egin ezin zela argudiatu eta Urchueguia anderea defenditu zuen.

Kontu ikuskapena

Era berean, Ezker Batuak-Berdeak Udalak kooperaziorako emandako laguntzei buruz Herri kontuen Euskal Epitegiak kontu-ikuskapen sakon bat egiteko eskatu zuen.
“Era honetara, egun dagoen koadroa itxiko genueke, Somoton egiten ari diren kontu hartzea eta hemen hasi berri den Laguntzen Batzar berezia,” adierazi zuen Ricardo Ortegak.
Era honetara, irakurketa politikoak ekidingo zirela adierazi zuen EBko zinegotziak.
Mozioa ez zen aurrera atera alkatearen kalitate bozkarengatik. PSOE bozeramaileak azaldu zuenez, “Batzordearen emaitzek irakurketa politikoa izango dute, asmo politikoekin sortu zelako.” Horretaz gain, “gure sentsazioa da egindako guztiak ez duela ezertarako balio. Gaia luzatu nahi da etekin politikoa lortu eta gure lana zapuzteko” aipatu zuen.
Ondoren, alkatetzako gaiak azaldu zituen Jesus Zaballosek. Honela, Etxebizitza Babestuen Erregistroa astelehenean irekiko dela jakin arazi zuen.
Era berean, Emakumearen Nazioarteko egunean EUDELen idazkiarekin bat egin zela eta udalbatzarretarako araudia egitea eskatu duela ere azaldu zuen.


Kargu aldaketak

Batzorde lehendakarien aldaketa
Ekonomia, Ogasuna, Ondarea eta Kontuetako berezia: Jesus Mª Zaballos
Gazteria eta Festak: Marisa Zubiri
Kirolak: Fernando Escoriaza

Alkateordeak
5. alkate ordea: Ana Mª Urchueguia

Gobernu Batzar Lokaleko Kideak
Iñaki Mugika, Ione Altuna, Lourdes Acevedo, Martin Moreno eta Ana Mª Urchueguia

TXINTXARRI PDF
Azkeneko zenbakia: 881
AGENDA
<<Iraila 2010>>
A A A O O L I
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Gaur
Lasarte-Oria
08:00 • Jalgi kafe-antzokian,
• Argazki erakusketa
GUARDIAKO FARMAZIA
2010-9-3, Urbistondo
San Frantzisko 1 / 943 366567
2010-9-4, Gil
Kale Nagusia 24 / 943 361529
2010-9-5, Gil
Kale Nagusia 24 / 943 361529
2010-9-6, Gil
Kale Nagusia 24 / 943 361529
2010-9-7, Acha-Orbea
Hipodromo etorbidea 6 / 943 363549
2010-9-8, Urbistondo
San Frantzisko 1 / 943 366567
Osasuna / Larrialdiak
Osasun zentroa 943 007960
Dya 943 464622
Gurutze gorria 943 363953
Udaltzainak 943 362442
Ertzaintza 943 288888
Sos Deiak 112
Garraioak
Tolosa-Donosti
autobusak
943 361740
Eusko Tren 943 450131
Taxien geltokia 943 361954
Euskaltegiak
AEK-Muntteri 943 372863
Udalaren Euskaltegia 943 361621
Udala
Erregistroa 943 376055
Euskarako zerbitzua 943 376184
Udaleko kiroldegia 943 376182
Mitxelingo kiroldegia 943 376181
Kulturetxea 943 376181
Bestelakoak
Ttakun Kultur
Elkartea
943 371448
Erretiratuen Elkartea 943 363964
Atsobakar egoitza 943 366951
Epaitegia 943 371629
Kontsumitzaileen
bulegoa
943 361605
Postetxea 943 361908
Txintxarri aldizkaria | Geltoki kalea 4, 20018 - Lasarte-Oria (Gipuzkoa) | Tel: 943 366858 | txintxarri@txintxarri.info eta txintxarri@ttakun.com
Ttakun Kultur Elkartea S.L. | Geltoki Kalea 4, behera. 20018 - Lasarte-Oria ( Gipuzkoa)  | Tel: 943 37 14 48 | ttakun@ttakun.com | www.ttakun.com