Ezberdintasunak aztertzen
Asteartea, 2010-3-9
Atzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Gure herrian Emakumeen Zentro Zibikoak antolatuta bi ekintza egin ziren.
Goizean, Brigidatarren plazako hotzaz ihesi, Zentro Zibikoan collage eta pankarta bat egin zuten emakumeek. Collagean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna aztertu zuten aldizkarietako iragarki eta lan postu eskaeretan. Pankartan Zentro Zibikoko logoaz gain, egun seinalatuaren berri eman zuten. Hau marrazten bukatzeko, gainera, Jesus Zaballos alkate berriaren eta Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako bururaren laguntza izan zuten. Bukatzean, Zentro Zibikoaren kanpoaldean jarri zuten.
Arratsaldean, berriz, Niki Carok zuzendutako eta Charlize Theronen En tierra de hombres filma ikusi zuten. Honetan, burdinezko meatze batean lanean hasten den emakumea da. Banandu berria eta bere bi haurrak hezi behar ditu. Lanean aurkitzen dituen oztopoak salatzen ditu, baina jende gutxik entzuten du bere salaketa. Pelikula ikusi ostean, Zentro Zibikoko emakumeek mahi ingurua egin zuten ikusitakoari buruz.
|
2010-3-8, | Berdintasunaren aldeko pauso ugari Emakumearen Nazioarteko Egunean |
|
2010-3-8, | Bertso afari paregabea Arrieskalletakoa |
|
2010-3-8, | Expert kontratenorea Brigitarren komentuan |
|
2010-3-8, | Elkartuz Lasarte-Oriako Herritarren Plataformaren egitasmo berria |
|
2010-3-8, | Udal Musika Eskolako trikitilariak Haitiren aldeko kontzertuan Lezon |
| www.blogari.net | www.atxaga.org/blog |
| alua.mundua.com | etnomet.blogspot.com |
| www.hiru.com/osasuna/bloga | www.hiru.com/aisia/bloga |
| www.hiru.com/musika/bloga | www.berria.info/blogak |
|
|