Bertso afari paregabea Arrieskalletakoa
Astelehena, 2010-3-8

Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi ederki aritu ziren bertsozaleen gozamenerako

Eñautek Ken Zazpi taldeko doinuak, zein beste aberti batzuk eskaini zituen. Arg: A. Ramos

Larunbatean Arrieskalleta elkartera bertaratu ziren bertsozaleen gozagarri izan zen Maialen Lujanbio Bertso txapelketa Nagusko irabazleak eta Uxue Alberdik egindako saioa.
Hernani eta Elgoibarreko bertsolariek, Unai Muñoa izan zuten gidari eta Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslariak lagundu zien gitarrarekin saioaren momentu batzuetan.
Hitzaren jolasa, musikaren koloretan saioa, goxoa izan zen eta, momentu batzuetan, ikusleen artean barre-algarak sortu zituen.
Eñautek berak eman zion hasiera saioari.
Jarraian Unai Muñoak lehengo lan gisa Lasarterekiko duten lotura azaltzea eskatu zien bertsolariei eta afarian jan gabeko arraizopa, dastatutako euskal txerria, Martxoak 8-a eta alkate-ohia hartu zituzten gaitzat, besteak beste.

Ofiziotan gai xelebreak

Eñauten txanda heldu zen berriro eta ondoren, ofiziotan jardun ziren berriro.
Uxue eta Maialen pertsona bera ziren baina Uxue zen pertsona hori bera zela uste zuena eta Maialen benetan zena.
Unai Muñoak gai xelebre bat jarri zien segidan, “bikote zarete eta zuen larrualdiak grabatzeko ohitura duzue. Sofan grabatutako azkenari begira zaudetela ohartu zarete norbait zelatan duzuela.” Ale ederraz jositako bertsoaldia izan zen.

Abestiak eta sedukzioa

Beranduago Eñautek L’estaca izeneko kanta famatua abestu zuen katalanez eta Uxuek abesti hau gaitzat hartuta osatu zituen hurrengo hiru bertsoak. Hauen atzetik Maialen jardun zen bakarka.
Segidan iritsi zen saioaren une gorena. Muñoak hala eskatuta seduzitzeko estrategiak azaleratu eta elkar seduzitzen aritu ziren bi bertsolariak.
Bertsoaldi hauetan Ken Zazpi-ren Ilargia abestia hartu zuten doinutzat eta Eñauten gitarraren laguntza izan zuten.
Grabitate indarra aipatu zuten une batean eta egia da entzuleak erakartzea lortu zutela.

Gizon motak eta bertso idatziak

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna gertu izanda maskulinotasuna eta femeninotasuna aipatu zituen Muñoak eta zenbat gizon mota ezberdin dauden galdetu zien Uxue eta Maialeni.
Mota hauek azaltzeko entzuleen arteko gizonezkoez baliatu ziren bi bertsolariak eta irri ugari lapurtu zituzten bertso hauekin.
Bertso idatzien txanda heldu zen ondoren. Uxuek idatzi eta ahotsa jarri zien, musika, aldiz, Eñaut Elorrietak. Oilo azala jartzeko modukoak izan ziren.
Abeslariak Zapalduen olerkia hautatu zuen beranduago abesteko.
Bukaera, Itsasoari begira kantu ezagunaren doinuan eman zuten.
Saioa borobildu zuten horrela eta ale politak utzi zituzten. Maialenek “askatasuna eta haizea ez dabiltza libre hemen baina kantuan ai geranean izaten gera askeen” eta Uxuek “azken arnasa ez da izango, ezetz, bai zera, bai zera, hola elkartzen geran aldiro arnasberritzen baigera.”
Errepikatzeko moduko saioa izan zen.

Uxuek eta Maialenek ederki erantzun zieten gai xelebreei. Arg: A. Ramos
Uxuek, Maialenek eta Eñautek bertso eta musika nahastu zituzten saioako momentu batzuetan. Arg: A. Ramos

TXINTXARRI PDF
Azkeneko zenbakia: 882
ZORION-AGURRAK
Zorion agurren formularioa
AGENDA
<<Iraila 2010>>
A A A O O L I
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Gaur
Lasarte-Oria
08:00 • Jalgi kafe-antzokian,
• Argazki erakusketa
GUARDIAKO FARMAZIA
2010-9-8, Urbistondo
San Frantzisko 1 / 943 366567
2010-9-9, Gil
Kale Nagusia 24 / 943 361529
2010-9-10, Acha-Orbea
Hipodromo etorbidea 6 / 943 363549
2010-9-11, Acha-Orbea
Hipodromo etorbidea 6 / 943 363549
2010-9-12, Acha-Orbea
Hipodromo etorbidea 6 / 943 363549
2010-9-13, Urbistondo
San Frantzisko 1 / 943 366567
Osasuna / Larrialdiak
Osasun zentroa 943 007960
Dya 943 464622
Gurutze gorria 943 363953
Udaltzainak 943 362442
Ertzaintza 943 288888
Sos Deiak 112
Garraioak
Tolosa-Donosti
autobusak
943 361740
Eusko Tren 943 450131
Taxien geltokia 943 361954
Euskaltegiak
AEK-Muntteri 943 372863
Udalaren Euskaltegia 943 361621
Udala
Erregistroa 943 376055
Euskarako zerbitzua 943 376184
Udaleko kiroldegia 943 376182
Mitxelingo kiroldegia 943 376181
Kulturetxea 943 376181
Bestelakoak
Ttakun Kultur
Elkartea
943 371448
Erretiratuen Elkartea 943 363964
Atsobakar egoitza 943 366951
Epaitegia 943 371629
Kontsumitzaileen
bulegoa
943 361605
Postetxea 943 361908
Txintxarri aldizkaria | Geltoki kalea 4, 20018 - Lasarte-Oria (Gipuzkoa) | Tel: 943 366858 | txintxarri@txintxarri.info eta txintxarri@ttakun.com
Ttakun Kultur Elkartea S.L. | Geltoki Kalea 4, behera. 20018 - Lasarte-Oria ( Gipuzkoa)  | Tel: 943 37 14 48 | ttakun@ttakun.com | www.ttakun.com