OHARRAK
Gasolina merkeago Aterpea-rekin
Oriako Allerru gasolindegian depositua bete eta Aterpeako txartelarekin ordaintzen duten herritarrek, ordainketa egiteko garaian, %2ko beherapena izango dutela gogoratu du Lasarte-Oriako merkatarien elkarteak.
Aterpea Merkataritza elkarteak martxan jarritako kanpaina da eta txartelaren erabilera sustatzea du helburu nagusia.
Galdutako gauzak
Santo Tomasetan zapi bat aurkitu da eta amantala Olentzero egunean. Jabeak aisia@ttakun.con helbidean edota 943 371448 telefono zenbakian eska dezakete.
1961ean jaiotakoen afaria
1961 urtean jaiotako herritarrek Txartel Txoko jatetxean afaria antolatu dute otsailak 11ean, 21:00etan. Afariaren prezioa 30 eurotakoa da eta ordainketa aurretik egin behar da honako kontu korronte zebakian, 2101 0092 15 0012963252 (Marta Garcia Ortiz). Izena emateko azken eguna otsailaren 6a izango da.
Odola ateratzea
Hileroko azken astelehenero bezala, odol ateratzeak egingo dituzte Osasun Zentroan urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!