Donostia zaharra ezagutzen
Ostirala, 2012-2-3
Herritarrek harresiak inguratutako hiriburuaren historia eta nondik norakoak ezagutu zituzten
Donostiako ikuspegi polita izan zuten Oinatz taldeko lagunek eta herritarrek Urgull Menditik. Arg.: Oinatz Taldea
Hainbat gerrate jasan izan ditu Donostiak eta, batez ere, hiriburuko alde zaharrak jaso du astindurik handiena. Eremu horretako historia ezagutzeko Oinatz taldeak txangoa egin zuen urtarrilaren 22an. Giro onean, Urgull mendiko Motako gaztelua, Untzi Museoa, Santa Maria basilika eta San Bizente eliza bisitatu zituzten.